XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoikoaren izenean, hel arazi daukizuzte, Eskuara hitzen alhor saindua, Eskualdungoaren bizi-bide ospegarria....

Mila eta mila urthez arbasoek bere asmuaz eta kasik bere eskuez orhatu hitzen alhorra, ohiduren bizi-bidea....

Mila eta mila urthez, haitzaren erroak buztinean baino barnago, Eskualdun bihotz zolari harrapaka lothurik egon diren ohidura bizi-bideak.

Jaungoikoak nahi ukhan du, zuhau izan zinten, berak diren jenden artean.

Zuhaur, zure mintzo eta ara bereziekin.

Zuhaur eta ez berze norbeit; eta are gutiago erdia hau eta erdia hura den nahastikako zerbeit....

(Barkha gure malzurkeria)... ez mando buru-aphal ulidun, bainan behor lepho-lodi, odol demendren khechu batekin.

Zure irhintzinak, chut-chuta iragan behar du, haur ttipiaren begiak bezain miko, gau belzean ñirñir so dauden izarreri buruz....

Zure pilotak, jo eta jo, aintzin gibel, eskuin-ezker, airetik eta herrestan ibilki behar du jauzika, berekin eremeiten duela zure arimako ahur bat phindar.

Zure chichtuak, besta goizean jauz erazi behar du mendi zilhoetan lokharturik dagon oiharzuna, bizia ez baita terren-kenten bethi berdin, kirets eta atsegin gabekoa.

Bainan nola ez ohart, hegoak berekilan kharreatzen dauzkigula, berze bizi-molde, berze hitz-edoi mulzoak?....

Bizi-molde eta hitzak, jausten badira gure herriaren gainerat-euri ephela bezain eskiki, orduan agur lagun auzoeri!.

Kanteil guzietarat idekirik dago Eskualdun zerua!.

Aldiz, baduztelakotz erthohil, indar eta diru, soldado eta erakasle, nahi balituzte kaliturik ezarri, barazuz harriaren gisa, zure ohidura maiteak: Orhoit zite Eskualdun gaztea, gure landetan, erautsi madarikatuak baino kopeta eta iraupen gehiago ukhan duela laborariak.

Orhoit zaite, Eskualdun gaztea, sorthu zirela laborari.